XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Harentzat zoriontsua da atseginetan ibili dabilena, diruduna dena, bere nahierara dabilena, gogoak ematen diona baizik egiten ez duena, etab.

Jesusek hemen zorionerako bidea erakusten digu, eta bide hori ez dator bat munduak erakusten duenaz. Hori esan beharrik ez dago. Garbi geldi, bada, hau.

Baina San Mateoren 5. Kapituluan badator besterik ere:

- Zorionekoak zuek, madarikatzen zaituztenean, eta persegituak zaretenean.

- Zuek zarete lurraren gatza. Gatzak gazitzeko indarra galduko balu, nola berriz gazitu?

- Zuek zarete lurraren argia.

- Mendi gainean jarrita dagoen hiria ezin daiteke gorderik egon.

- Ni ez naiz etorri legea kentzera, osatzera eta betetzera baizik.

Galde diezaiogun Jesusi eta geure buruari Jesusek hemen dioenari buruz.